• Aduana-ordezkaria

Aduana-ordezkaria

1.400,00


Datak: 2024/11/18– 2025/06/21

Iraupena:
 600 ordu.

Hizkuntza:
 Gaztelania.

Modalitatea:
Online.

  • Titulazio hau formakuntza espezializatua da Aduana-Ordezkaritza eta Nazioarteko Merkataritza arloan. Espezializazio honek etorkizuneko aduana-ordezkariak trebatzen ditu, horretarako ezinbesteko gaikuntza eskuratu eta nazioarteko merkataritzaren funtzionamendu egokian berebiziko garrantzia duen arlo honetan lan egiteko.

    UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatutako Aduana-Ordezkaritza eta Nazioarteko Merkataritza alorrean gaitzeko Formakuntza Aurreratua gainditu izana ziurtatu duten pertsonak, aduana ordezkari izateko froga teoriko nazionaletik libre gelditu dira, Estatuko Aldizkari Ofizialean 2024ko uztailaren 12an argitaratu den bezala (pdf sarbidea).

     

    • Aduana-ordezkari titulua eskuratzeko azterketara prestatzea.
    • Nazioarteko Merkataritzari dagokion ezagutza eskuratzea.
  • 1. Modulua. Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Europar Batasuneko Zuzenbidea.

    2. Modulua. Administrazio Zuzenbidea eta Aduana Zuzenbidea I.

    3. Modulua. Administrazio Zuzenbidea eta Aduana Zuzenbidea II.

    4. Modulua. Zerga Zuzenbidea.

    5. Modulua. Nazioarteko kontratazioa, merkataritza eta finantza kudeaketa Nazioarteko merkatuetan.

    6. Modulua. Garraioaren Zuzenbidea eta Logistika.

    • Nazioarteko Merkaritza Zuzenbidean interesatuta dauden pertsonak.
    • AEATrekin aduana-eragiketak egiteko gaikuntza eskuratu nahi dutenak, aduana- araudiaren aukerak eta baliabideak aztertu nahi dutenak eta alderdi juridiko-fiskalak, merkataritzari dagozkionak, nazioartekoak, Europa barnekoak eta Europatik kanpokoak ezagutu nahi dituztenak. Horretaz gain, enpresen nazioartekotzearen oinarri komertzialak eta finantzarioak ezagutu nahi dituztenak.
    • Nazioarteko Merkataritza, Garraio eta Logistika arloko goi-mailako teknikariak, Kanpo Merkataritza, Itsas Garraio Agentziak, inportatzaileak, exportatzaileak, kontsignatarioak, etab.
    • Gradudunak Zuzenbidean, gradudunak Enpresa-Zientzietan eta gradudunak Ingeniaritzan.
    • Formakuntzaren oinarria online metodologia da.
    • Ikastaroaren plan metodologikoa era honetara gauzatuko da: ikasgai magistralak, azalpenezkoak eta analitikoak, online bidez emanak, bideokonferentzia mekanismoa erabiliz. Metodologia honek ikaslearen eta irakaslearen arteko interaktuazio zuzena ahalbidetzen du. Irakasgaiak bideokonferentzia bidez jarraitzeaz gainera, irakasleak adierazitako materialen irakurketa eta ikasketari ekin beharko dio ikasleak, gaia egoki ulertzearren.
    • Bestalde, irakasleek esleituriko lan edo ariketa praktikoak idatziz egin beharko dira. Metodo honen bidez, ikaslea ohitu egingo da helarazitako iturrien artean behar duen informazioa bilatzen eta prozesatzen eta kasu praktikoak egokiro ebazten, berak ateratako informazioa oinarri harturik.
    • Azkenik, hala badagokio, kontuan hartuko dira, halaber, gelaz kanpoko jardueretan parte hartzea (Mintegiak, Tailerrak, Jardunaldiak), foro birtualetako eta gelako eztabaidak, tutoretza indibidualetan edota kolektiboetan esku hartzeaz gainera.