Ikastaro monografiko honetan, arkeologia-diziplinaren alderdi estrategikoak jorratuko dira, berezitasun metodologikoak eta aplikazio garrantzitsuenak ulertzeko balioko dutenak, eta, gainera, gure inguruneko esparru geografikoa hartuko da erreferentziatzat. Azken batean, etengabe eguneratzen den diziplina zientifikora hurbiltzerakoan garrantzi handiena duten gakoak transmititu nahi dira. Diziplina horren ikerketen emaitzek, gainera, garrantzi sozial eta kultural ukaezina dute.
– Arkeologiaren jatorria eta bilakaera diziplina zientifiko gisa ezagutzeko informazio interesgarria lantzea.
– Arkeologia-jardueraren oinarrizko egitura lantzea, Euskal Herriko lurralde-eremua erreferentziatzat hartuta.
– Gaitasun kritikoarekin arkeologiara hurbiltzea ahalbidetuko duten gako nagusiak interesdunen eskura jartzea.
– Ikerketa arkeologikoen ikuspegi dinamikoa aurkeztea, alderdi metodologikoetan sakonduz.
1. Arkeologiaren jatorria.
Bilduma exotikoen eta lehen museoen artean; antropologiarekiko loturak. Hiru aroen sistema eta Itun Zaharraren Sorrerako liburuaren (Genesis) muga kronologikoak gainditzea.
2. Metodo arkeologikoaren printzipioak.
Aztarna materialekin batera doazen sedimentazio-unitateak; estratigrafia eta tipologia. Arkeologiaren zientzia laguntzaileak.
3. Arkeologiaren ekarpen nagusiak, aldika eta gaika I.
Bilakaera historiografikoa. Historiaurrea eta Arkeologia. Egiptoko miaketetatik mikroindusketa hiperteknologizatuetara.
4. Arkeologiaren ekarpen nagusiak, aldika eta gaika II.
Espezializazioa eta dibertsifikazioa; landa-lanaren eta laborategiaren artean.
Ikerketa arkeologikoaren nondik norakoak eta, batez ere, diziplina zientifiko honek dituen baliabide metodologikoak hurbiletik ezagutzeko interesa duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Azken urteotan eskaintzen dituen emaitzak baloratu nahi dituztenentzako hastapen gisa planteatzen da; emaitza horiek iraganaren ikuspegia aldatzen baitute gure ingurune kulturalean.
Ikastaroak 10 ordu izango ditu. Batetik, 4 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.
Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.
Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting
Antolatzailea
Babeslea
Kolaboratzailea
Irakasleak
Arkeologoa.
Historian doktorea, Arkeologia espezialitatea Valladolideko Unibertsitatean (1987).
Gaur egun, arkeologo gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuko talde teknikoko kide da. Unibertsitatea amaitu ondoren, Aranzadi Zientzia Elkartean sartu zen, eta Arkeologia saila sortzen lagundu zuen. 1987 eta 1989 artean, Gazteentzako Hiri Arkeologiako Heziketa Ikastaroa proiektua jarri zuen abian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz, eta, horren amaieran, Arkeolanen fundazioa sustatu zuen. Erakunde horri hainbat hamarkadatan lotuta egon da, eta bertatik aurkikuntza arkeologiko handiak egin ditu; besteak beste, Irungo erromatar portua. Aurkikuntza horri esker, eta beste hainbat elkartekideri esker, Irungo Oiasso museoaren sorrera bultzatu ahal izan zuen. Udalaren titulartasunekoa zen, eta 2006tik 2016ra arte haren zuzendaria izan zen. Ikerketa-ildo ezagunenetako bat erromatarren portuetako arkeologiarekin lotuta dago, antzinako meatzaritzako lanak ahaztu gabe.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzan ere lan egin du (1989-1990 eta 2002-2004); Euskal Herriko Unibertsitatean irakaskuntzan aritu da Ikasketa Klasikoen Sailean eta Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean (2004-2010); unibertsitate horretako Arkeologia eta Arte Ondarearen masterraren koordinatzailea izan da (1991- 1992), eta udako hainbat ikastaroren zuzendaria (2006-2023).
Antzeko produktuak
-

Euskal Kontsumitzaileen Estatutu Berria (apirilaren 27ko 4/2023 Legea): kontsumo jasangarriaren aldeko apustua eta eskubideen babes zorrotza
0,00€ Informazio gehiago -

Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria
0,00€ Informazio gehiago -

Euskal dantzaren, antzerkiaren eta inauterien berpizkundeen historia: XIX. mendetik gaur egunera arteko euskal eszenaren berrikuntzak, testuinguru sozial, politiko eta artistikoetan kokatuta
0,00€ Informazio gehiago -

Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz. 5. edizioa.
0,00€ Informazio gehiago