Skip to main content
Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria

Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria

0,00


Datak: 2025/10/23 – 2025/11/27

Iraupena: 15 ordu

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

Ikastaro honetan Euskal Herriko artzaintza herrikoia ezagutuko dugu, gure lurreko baliabide naturalak modu jasangarrian aprobetxatuz eta bertako ardi arrazak baliatuz. Artzaintza herrikoiak ondare kultural eta biologiko aberatsa eskaintzen digu, kalitate handiko elikagaiak ekoizteko aukera ematen duena. Gaur egun ere, artzaintza herrikoia gure gastronomiaren eta paisaiaren oinarrietako bat izaten jarraitzen du.

Ikastaroan artzaintzaren historia, ardi arrazak, baliabide naturalen kudeaketa eta artzaintza eredu ezberdinak (trastermitantzia, trashumantzia eta baserritik gertuko artzaintza estentsiboa) landuko ditugu. Halaber, artzaintza herrikoiak gastronomiarekin eta kulturarekin duen harreman estua aztertuko dugu.

Ikastaro hau bidaia izango da Euskal Herriko artzaintza herrikoian barrena, bere garrantzia eta etorkizuna hobeto ulertzeko asmoz.

– Euskal Herriko artzaintza herrikoia ezagutzea.

– Artzaintzaren historia eta garapena Euskal Herrian ulertzea.

– Bertako ardi arrazen ezaugarriak eta egokitzapena ikastea.

– Artzaintza ereduak ezagutzea: trastermitantzia, trashumantzia eta artzaintza estentsiboa.

– Baliabide naturalen kudeaketa jasangarriaren garrantziaz jabetzea.

– Artzaintzaren eta gastronomiaren arteko lotura ulertzea.

1. Ikastaroaren aurkezpena eta laburpena: helburuak eta egitura orokorra.

2. Artzaintzaren historia eta bilakaera Euskal Herrian.

3. Euskal Herriko artzaintza ereduak: trastermitantzia, trashumantzia eta baserritik gertuko artzaintza estentsiboa.

4. Bertako ardi arrazak eta ingurunera egokitzea.

5. Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta larreen aprobetxamendua.

6. Balio erantsi handiko elikagaien ekoizpena (gaztak, haragia, artilea, etab.) eta kultura eta gastronomiarekin lotura.

Ikastaro hau artzaintzaren munduan interesa duten pertsonentzat pentsatuta dago.

Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutzarik izatea.

Nekazaritza eta ingurumen arloko ikasle eta profesionalentzat bereziki gomendatua, baita kultura eta gastronomia zaleentzat ere.

Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.

Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting


Antolatzailea

Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria

Babeslea

Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria

Kolaboratzailea

Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.