Euskara Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza koofiziala izanik ere, esparru judiziala ez da nabarmentzen euskara gehien erabiltzen duen gizarte arloa izateagatik, ez herritarren aldetik ez eragile juridiko-sozialen aldetik. Askotan, zailtasuna aipatzen da hutsune hori justifikatzeko, baina gure ustez gehienbat normalizazio eta erabilera falta da horren arrazoia. Abiapuntu horretatik, ikastaro honetan unibertso judizialaren euskarazko terminologia azaldu eta ikasleekin landu nahi dugu, eta antolaketa judizialari ez ezik, prozesu judizialen garapenari ere ekingo diogu. Arlo zibilean jarriko da arreta berezia, gainerakoen inspirazio iturri baita. Euskarazko hizkera juridiko prozesala landuko da, legea eta idazki judizialak oinarri hartuta.
Helburu orokorra
Lehen hurbiltze kritikoa euskarazko unibertso judizialaren berezko terminologia juridikora (antolaketa eta jarduna –borondatezko eta auzibidezko jurisdikzioa–), horretarako gaur egun dauden tresnak erakutsiz.
Helburu zehatzak
1. Espainiako epaile antolaketari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea, gobernu organoak eta, zehazkiago, jurisdikzio organoak nabarmenduz.
2. Babes judizial eraginkorrerako eskubideari eta horren ondorioei buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.
3. Prozesu zibilari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.
4. Zigor prozesu penalari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.
5. Administrazio-prozesuari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.
6. Lan-arloko prozesuari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.
7. Borondatezko jurisdikzioari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.
- Zuzenbidean graduatutako pertsonak eta legelariak, oro har.
- Zuzenbideko Graduko ikasleak.
- Jarduneko abokatuak.
- Zuzenbide ezagutzak dituzten pertsona interesdunak.
Ikastaroa online metodologian oinarriturik dago, eta teoria eta praktika uztartzen ditu. Ikastaroaren plan metodologikoa online, zuzeneko bideokonferentziaren mekanismoa erabiliz (grabaziorik gabe), ematekoak diren eskola magistralen bidez garatuko da, eta ikasleek aktiboki (lantegi moduan) parte hartuko dute klase horietan. Era berean, ariketa praktikoak egingo dira ikasgelan (online) eta ikasgelatik kanpo, eta ikasgela birtualean zuzenketa kolektiboa egingo da.
Ondoko gai hauei buruzko ezagutzak, prozedurak eta jarrerak transmititu nahi dira:
- Terminologia juridiko prozesala euskaraz.
- Hizkuntza juridiko prozesalaren egitura logikoa euskaraz.
- Dokumentu judizial originalak euskaraz idaztea.
- Dokumentu judizialak gaztelaniatik euskarara itzultzea.
Egutegia:
1. Asteartea, 2025eko urriaren 14a (online klase sinkronikoa), 17:00etatik 20:00etara. (3 ordu).
Etxean 3 orduko lanarekin osatuko da (ez presentziala).
2. Asteartea, 2025eko urriaren 28a (online klase sinkronikoa), 17:00etatik 20:00etara. (3 ordu).
Etxean 3 orduko lanarekin osatuko da (ez presentziala).
3. Asteartea, 2025eko azaroaren 11 (online klase sinkronikoa), 17:00etatik 20:00etara. (3 ordu).
Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting
Antolatzailea

Babeslea

Antzeko produktuak
-
Ingurumen Zuzenbidean Online Masterra (EHU) – MIDA (XXIX. edizioa)
3.660,00€ Informazio gehiago -
Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria
0,00€ Informazio gehiago -
Euskal dantzaren, antzerkiaren eta inauterien berpizkundeen historia: XIX. mendetik gaur egunera arteko euskal eszenaren berrikuntzak, testuinguru sozial, politiko eta artistikoetan kokatuta
0,00€ Informazio gehiago