Ikastaro honetan, Euskal Herriko zientziaren sorleku garrantzitsuena ezagutuko dugu, Bergarako Errege Seminarioa ―Gipuzkoak eta Euskal Herriak historian zehar izan duen hezkuntza eta zientzia-erakunde garrantzitsuena―. Gaur egun ezezaguna izan arren, XVI. mendearen bukaeratik gaur egun arte beti izan da goi mailako hezkuntza erakundea.
Wolframaren aurkikuntzari leku berezi bat eskainiko diogu, hori izan delako Euskal Herriak bere ibilbide historiko guztian zientziari egin dion ekarpen garrantzitsuena: elementu kimiko berri baten aurkikuntza, hain zuzen ere.
Laboratorium “gizarte museoa” ere ezagutzeko aukera emango du ikastaroak. Esandako altxor historiko-zientifikoa gordetzen du eta bere helburu nagusia garapenaren alde lan egitea da, beti ere, berrikuntza, zientzia, ondarea eta hezkuntza oinarrizko eta ezinbesteko lanabesak izanik. Zientzia, ondare eta gizarte topagunea da.
Ikastaro honek aukera paregabea eskaintzen du parte-hartzaileen kultura zientifikoa aberasteko!
– Euskal Herriko zientziaren sorleku garrantzitsuena ezagutzea.
– Euskal Herriak zientziari egindako ekarpen unibertsala ezagutzea: wolframa elementu kimikoaren aurkikuntza.
– Kultura zientifikoa sustatzea.
Ikastaroa hau kultura zientifikoarekiko, Euskal Herriko zientziaren historiarekiko eta gizarte museoekiko interesa duten pertsonentzat pentsatuta dago, eta ez da aldez aurreko ezagutzarik izan behar.
Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.
Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.
Antolatzailea
Babeslea
Kolaboratzailea
Irakasleak
Kimika Zientzietan lizentziatua, polimeroen espezialitatean, UPV/EHUn. Bergarako Laboratorium Museoaren sortzaileetako bat eta gaur egun zuzendaria da (www.laboratorium.eus), eta 1992tik Bergarako Errege Mintegiko tresna zientifikoen bildumaren arduraduna.
Bergarako Errege Mintegiaren historia zientifikoan eta, batez ere, Elhuyar anaiek egindako wolframaren (elementu kimikoa) aurkikuntzan eta XVIII. eta XIX. mende amaierako fabrikatzaile/tresna zientifikoen etxe garrantzitsuenen historian espezializatua, esperientzia sendoa du ondare zientifikoaren ikerketan, kontserbazioan, hedapenean eta kudeaketa orokorrean.
Hainbat hitzaldi, kongresu, mahai-inguru, museoei buruzko lan-foro, bilduma zientifiko, zaharberritze eta abarretan parte hartu du, eta dibulgazio zientifikoko hainbat proiektutan parte hartu du.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren artikulu digitalen egileetako bat da, “Único, valioso, mirando al futuro. Guía del Real Seminario de Bergara” eta Laboratorium museoaren proiektu museologikoa.
Gaur egun, UPV/EHUtik kanpoko irakasle gisa parte hartzen du ilustrazio zientifikoko masterrean.
Antzeko produktuak
-

Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren historia eta memoria historikoa Hego Euskal Herrian (2. edizioa)
0,00€ Informazio gehiago -

Euskal Kontsumitzaileen Estatutu Berria (apirilaren 27ko 4/2023 Legea): kontsumo jasangarriaren aldeko apustua eta eskubideen babes zorrotza
0,00€ Informazio gehiago -

Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria
0,00€ Informazio gehiago -

Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz. 5. edizioa.
0,00€ Informazio gehiago