Skip to main content

SMARTFARMING

SMARTFARMING

  • Nori zuzenduta: Nekazariak
  • Norekin egin da: Zubigune Fundazioa eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundiak partzialki finantzatua, Eskualde Garapeneko Europar Funtsaren kofinantzaketarekin.
  • Urtea: 2023

PROIEKTUA

IoT (Gauzen Interneta) sentsoreetan oinarritutako monitorizazio sistema baten bidez, lehen sektorean erabiltzen den uraren eraginkortasuna hobetzea helburu izan dugu proiektu honekin. Sentsore hau Gipuzkoako zenbait ekoizpenetan ezarri dugu hainbat hilabetez, eta lurraren tenperatura, hezetasuna eta bestelako datuak monitorizatu ditugu ureztatzeko uraren erabilera aproposagoa egite aldera. Tokiko lehen mailako ekoizpen iraunkorra bultzatzeaz gain, eraldaketa soziala, nekazaritza praktika iraunkorragoak eta ingurumenarekiko kontzientzia sustatu nahi izan dugu.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Gipuzkoako nekazarien ekoizpena hobetuko duen sistema berritzailea eskaintzea.

Helburu zehatzak:

  • Uraren erabilera eraginkorraz sentsibilizatzea.
  • Teknologia erabiliz laboreak automatizatzeari eta kontrolatzeari buruz informatzea.
  • Nekazarien bizitza eta familia kontziliazioa hobetzea.

EMAITZAK

Proiektuan parte hartzeko bete beharrezko baldintzak betetzen zituzten 3 ekoizpenetan ezarri ditugu sentsoreak, bat Usurbilen eta bi Azpeitian. Horrez gain, hainbat aurkezpen saio egin ditugu Gipuzkoako eskualde desberdinetan, horietako bat sentsorea ezarrita zegoen ekoizpenetako batean.

TESTIGANTZAK

Ura gutxitzen ari dela ikusita, bere eraginkortasuna lantzea interesgarria iruditzen zait. Proiektua ezagutu genuenean horretan lagunduko zigula pentsatu nuen“. Arrillagatxiki baserriko nekazaria (parte hartzailea).

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.