• BERTATIK BERTARA

BERTATIK BERTARA

  • Nori zuzenduta: Urola garaiko ekoizleak.
  • Norekin egin da: Ekai Center
  • Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Urtea: 2021

PROIEKTUA

Bertatik Bertara Elkartearen merkaturatze-plana diseinatzea, XXI. mendeko merkatura egokitzeko. Horrela, elkartearen biziraupena bermatuko da, eta, aldi berean, Urola Garaiko lehen sektoreari talentua atxikitzea eta erakartzea sustatuko da.

Horrek dakartzan erronkei aurre egiteko, metodologia berritzaile bat jarri zen abian, ekoizleen ahalduntzea bilatzen zuena, sektorearen jasangarritasuna eta etorkizuneko erronketara egokitzea bermatuz.

Gainera, proiektuak eredu bat sortu nahi zuen, Gipuzkoako eta Euskadiko beste eskualde batzuetara zabaltzeko gaitasuna izango zuena.

HELBURUAK

Hainbat erakunderen arteko lankidetza, baserritarren parte-hartzea sustatzeko eta merkaturatzeko proiektu pilotua abian jartzeko. Proiektu hau berritzailea eta esploratzailea izango da, merkaturatzeko modu desberdinak aztertuko baititu.

Urola Garaiko baserritarrek egiten dituzten ekoizpenei balioa ematea eta kontsumitzailea prezioarekin kontzientziatzea, garestiagoa delako (edo agian administrazioari prezioaren zati bat ordaintzeko eskatzea). Urola Garaiko baserriaren inguruko jarduera berriak sustatzea, produkzioa baloratuz eta dauden aukerak aztertuz, hasi berriak direnei eta hasi nahi dutenei lagunduz (agian, lurrak + baserritarrak inbentariatuko dira lankidetza bultzatzeko).