• IMPULSO A LA COMERCIALIZACIÓN DEL PRIMER SECTOR

IMPULSO A LA COMERCIALIZACIÓN DEL PRIMER SECTOR

  • Nori zuzenduta: Urola erdia eta Urola garaiko ekoizleak.
  • Norekin egin da: Ekai Center
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritza
  • Urtea: 2022

PROIEKTUA

Egitasmo honen oinarrian dago lehen sektorearen produktuaren transformazioa bultzatzea eta landa-ingurunearen digitalizazioaren bidez herritarren kontzientzia bultzatu eta herritar eta produktorearen arteko hartu-emana areagotzea. Gakoa gure landa eremuko lehen sektorearen produkzioa kontsumo zirkularraren ikuspegitik garatzea da: lehengaia, lehengai bezala merkaturatu daiteke baina baita transformatu daiteke eta bere balioa jaso eta iraunkortasuna nabarmen igo, horrela merkaturatzea luzatu urtean zehar. Bestalde prozesu hau guztia, kontsumitzailearekin egin beharrekoa da. Transformazio horretan badaukagu jakituria, izan ere baserrietan betidanik egin dena da, baina gaurkotasunera ekarri behar dugu eta egokitu egungo beharretara eta moduetara.

HELBURUAK

Kontsumitzaileen eskariak kontutan hartuz, oinarri eraldatzailea izango duten lehen

sektoreko produktu-eredu berriak sortu, Gipuzkoako landa-eremua balioan jartzeko. Egitasmo honi hasiera eman diogu dUrola Garaian eta Urola Erdian. Urola Garaiako eskualdea Gipuzkoako hegoaldean dago, Aizkorri Parke Naturalaren magalean, eta herri hauek barne hartzen ditu: EZKIO, LEGAZPI, URRETXU eta ZUMARRAGA. Urola Erdiari dagokionean, AZPEITIA, AZKOITIA, ZESTOA, ERREZIL eta BEIZAMAko herriak barnebildu ditu egitasmoak.