Skip to main content

Nor gara?

ASMOZ irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, 2002an sortutakoa. Gure jarduera nagusia da punta-puntako profesionalek tutorizatutako kalitatezko online ikastaroak prestatu eta eskaintzea.

Kultura, gizarte eta hezkuntza gaietan oinarritutako prestakuntza eskaintzen dugu; enpresa munduko, administrazio publikoko eta hiritar guztien beharrak asetzeko.

Jakiteak libreak eta hobeak egiten gaitu. Konbentzituta gaude.

Zer egiten dugu?

Online ikastaroak antolatzen eta kudeatzen ditugu. Kultura, enpresa eta hezkuntza munduko profesionalei zuzendutako kalitatezko prestakuntza eskaintzen dugu teknologia eta metodologia berriak erabiliz. Teknologia eta metodologia berrietan oinarrituta, gure hezkuntza eredua elkarlanean oinarritzen da. Unibertsitate eta erakunde ezberdinekin batera hainbat ikastaro eta egitasmoak plazaratzen ditugu.

Punta-puntako irakasle eta profesionalekin aritzen gara lanean.

Industria Kultural eta Sortzaileak

Kulturgintzaren eraberritzea eta profesionalizazioa helburu, Internet bidezko prestakuntza ekintzak bultzatzen ditugu sektorearen baitan sareak eraikitzeko.

Metodologia

Trebakuntza-ekintza eredu birtualen erabileran oinarrituriko metodologia: “Dynamic Elearning”. Ikastaro bakoitzak bere metodologia pedagogikoa du. Ikasleriaren lan eskakizunei erantzun argi, zehatz eta egokiak ematera zuzendutako hezkuntza eredua dugu. Espezializaturiko irakasle laguntzaileek emandako zerbitzu zuzen, pertsonalizatu eta etengabea.

Nazioarteko 40 unibertsitate baino gehiagotako izen-handiko irakasleek prestatutako ikasmaterialak.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.