Euskal eszena kulturalak hainbat berpizkunde izan ditu historian zehar, gizartearen eta pentsamenduaren aldaketekin loturik. Ikastaro honetan, euskal dantzek, antzerkiek eta herri inauteriek garai ezberdinetan izan dituzten berrikuntzak aztertuko ditugu, bai ideia estetikoen aldetik, bai kudeaketa-ereduen ikuspegitik. Euskal nortasuna eszenaren bidez nola artikulatu den eta oholtzak zer funtzio hartu duen garai bakoitzean sakonduko dugu: bereizteko, identitatea eraikitzeko edo euskal munduaren bilakaera artistikoan parte hartzeko.
Garai bakoitzean euskal arte eszenikoen honako puntuak landuko dira:
1. Pentsamenduaren aldaketa → Filosofia eta mundu-ikuskeran aldaketa sakonak.
2. Teknologia berriak → Material berriak, ekoizpen-prozesuak edo hedapen-metodo berriak.
3. Gizarte-mugimenduak eta aldaketa politikoak → Erreferentzia kulturalen eraldaketa, eta euskal gatazka politikoak.
4. Ekonomiaren dinamizazioa → Arte-sistema indartzen da, mezenazgoa, zirkutu eszeniko itxiak, txapelketak edo babes-eredu berriak sortzen dira.
5. Artisten arteko konexioa eta sareak → Mugimendu artistikoen dinamizazioa. Sortzaileen talde artistikoak.
– Euskal kultura eszenikoaren berpizkunde nagusiak identifikatzea.
– Garai bakoitzean estetika, kudeaketa eta interes artistikoak nola eraldatu diren aztertzea.
– Euskal dantzaren, antzerkiaren eta inauterien berrikuntzak testuinguru historiko, politiko eta sozialarekin lotzea.
– Euskal nortasuna eszenaren bidez nola eraiki den aztertzea eta eztabaidatzea.
Ikastaro hau euskal dantzetan, euskal arte eszenikoetan eta kultura tradizionalaren berrirakurketa historiko-estetikoetan interesa duen edonori zuzenduta dago: dantzariak, irakasleak, ikertzaileak, sortzaile eszenikoak edo ikuspegi artistiko batetik euskal kultura ulertu nahi duen oro.
Ez da beharrezkoa euskal dantzen errepertorio tradizionala edo gaur egungo praktika koreografikoak aldez aurretik ezagutzea, izan ere, ikastaroan zehar azalduko dira bilakaera horiek, hainbat testuinguru historiko, estetiko eta performatiboetan sakonduz.
Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.
Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.
Antolatzailea
Babeslea
Kolaboratzailea
Irakasleak
Dantzertin Koreografia eta Interpretazioko gradua burutu zuen (2016-2019). Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean euskal dantzen inguruko ikastaro osagarri bat egin zuen (2017). Bere formakuntza akademikoa osatzeko, Kultur Kudeaketako Masterra (UOC, 2020-2022) eta Dantzako Masterra (UNIR, 2022-2024) ere burutu ditu.
Bere ibilbide profesionala dantzari gisa: Dantzaz-en kide izan zen 2019 eta 2022 artean, eta bertan hainbat koreograforen errepertorioak interpretatu zituen, birak eginez eta sormen-laborategietan parte hartuz (besteak beste, Hilde Koch, Martin Harriage, Sade Mamedova edo Vita Osojnik). Aldi berean, Dantzan.eus eta Eresbil erakundeetan ikerketa-laguntzaile gisa jardun zuen (2019), euskal ondare eszenikoa babestu eta dokumentatzeko proiektu batean.
Hizlari gisa ere jardun izan du (2018-2024), euskal folklore tradizionalaren eta sorkuntza garaikidearen arteko loturak aztertuz, Euskal Herriko hainbat lekutan eskainitako hitzaldiak, Lizarra, Leitza, Mungian besteak beste. Horrez gain, 2021eko neguan euskal dantzei buruzko ikastaroa eman zuen, “Euskal dantzak atzo eta gaur: Euskal eszena tradizionalaren bilakaera XIX.-XXI. mendeetan” izenburupean.
Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean doktorego-tesia egiten ari da, euskal dantzen bilakaeraren inguruan (2023-egun). Aldi berean, Kukai Dantza Konpainiarekin lan egiten du, ”Oskara” piezan interprete gisa (2022-2024), eta Jon Ander Urrestiren ”Eukaliptus” piezarekin sorkuntza izan da eta orain biran dabil 2024an.
Bere beste lankidetza artistiko batzuetan ere parte hartu du Eneko Gil, Laida Aldaz eta Matxalen Bilbao koreografoekin egindako sormen-laborategiak (2021-2023), baita Hika Teatroarekin ”Gazte” piezarekin egin zuen bira ere.
2023tik DANTZERTI, Euskadiko arte eszeniko eta dantzako goi mailako eskolan irakaslea da teoria eta historia departamentuan.
Aurrekoaz gain Beñat ENBATA proiektuan murgilduta dago, dantza-konpainia sortzen lagunduz eta zuzendaritzan lan eginez. 2024an, ”Enbata Urraska” izeneko pieza sortu eta interpretatzen ari da, Euskal Herriko hainbat agertokitan aurkeztuz.
Antzeko produktuak
-

Zientziaren sorlekuak Euskal Herrian: Bergarako Errege Seminariotik Laboratorium Museora. Zientzia, ondare eta gizarte topaguneak
0,00€ Informazio gehiago -

Testugintzatik inprobisaziora: ahozko eta idatzizko komunikazio eraginkorraren gakoak. 5. edizioa
0,00€ Informazio gehiago -

Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren historia eta memoria historikoa Hego Euskal Herrian (2. edizioa)
0,00€ Informazio gehiago -

Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz. 5. edizioa.
0,00€ Informazio gehiago