Zoritxarrez, azken hamarkadetan, gerrari eta diktadura frankistari buruzko ikerketa akademiko gehienak gertakari formal eta instituzionalen garapenean oinarritu dira. Hala ere, bazegoen eta badago errepresioa ezagutzeari buruzko eskaera sozial bat, gerra eta diktadura horren biktimak nortzuk izan ziren jakiteko. Neurri batean, eskaera horri erantzuna eman zaio azken urteetan.
Aurrekoa kontuan hartuta, ikastaro honek baliabideak eta tresnak eman nahi dizkie ikasleei diktadura frankistak Hego Euskal Herrian izan zuen garrantzia ulertzeko, batez ere alderdi errepresiboetan arreta jarriz.
Horretarako, garai historiko hau ulertu eta aztertzeko, gertatutakoa testuinguruan kokatu beharko dugu, 1936ko estatu-kolpe zapuztutik eta ondorengo gerratik abiatuta. Baina gerra ostetik haratago ere helduko diogu errepresioari, hau da, diktadura frankista osoa hartuz. Era berean, oroimen historikoaz ere arituko gara, gai honen inguruan eraikitzen ari diren kontakizunetan sakonduz.
– Errepresio frankista ezagutaraztea Hego Euskal Herrian.
– Frankismoa bere osotasunean ulertu eta aztertzeko tresnak eskaintzea.
– Oroimen historikoak diktadura frankistari dagokionez duen garrantziaz ikastea.
Ikastaro hau errepresio frankistan eta oroimen historikoan interesa duten guztiei zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa gaiari buruzko aldez aurreko ezagutzarik izatea.
Ikastaroa 15 ordukoa izango da. Alde batetik, 5 saio online egongo dira eta bakoitzak 150 minutu iraungo ditu. Beste aldetik, saio bakoitzean etxeko lan bat proposatuko da, eta hurrengo saioa baino lehen bidali beharko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleek ebaluatuko dituzte. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da.
Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.
Saio bakoitzean proposatutako etxeko lanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu.
Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting
Antzeko produktuak
-
Zientziaren sorlekuak Euskal Herrian: Bergarako Errege Seminariotik Laboratorium Museora. Zientzia, ondare eta gizarte topaguneak
0,00€ Informazio gehiago -
Euskal dantzaren, antzerkiaren eta inauterien berpizkundeen historia: XIX. mendetik gaur egunera arteko euskal eszenaren berrikuntzak, testuinguru sozial, politiko eta artistikoetan kokatuta
0,00€ Informazio gehiago -
Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz. 5. edizioa.
0,00€ Informazio gehiago -
Arkeologia gertu-gertutik: iraganaren ezagutza berritzen duen diziplina batera hurbiltzea
0,00€ Informazio gehiago