EHUko 6o ECTS-tako Ingurumen Zuzenbidean Masterrarekin Espezializazio maila altua eskuratuko duzu enpresa pribatuak eta Administrazio Publikoak eskatzen duen alor zehatz batean.
- A. Modulua. Administrazioa eta Ingurumena
- B. Modulua. Enpresa eta Ingurumena
- C. Modulua. Atal Berezia: Hondakinak, Uren Babesa, Ingurumenaren Kudeaketa, etab.
- D. Modulua. Nazioarteko Zuzenbidea eta Zuzenbide Konparatua
- E. Modulua. Europar Erkidegoko Zuzenbidea
- F. Modulua. Zuzenbide Zibila
- G. Modulua. Lurralde-Antolamendua eta Urbanismoa
- H. Modulua. Gai Osagarriak: Ekologia, Ingurumen Politika eta Ingeles Juridikoa
- I. Modulua. Tesina bat Egiteko Oinarri Metodologikoak
- Ikerketa lana
- Modalitatea: guztiz online.
- Malgutasuna: ordutegirik gabe, ikasle bakoitzaren egoera pertsonalei egokitzen da.
- 60 ECTS kredituko EHUko Berezko Masterra.
- Campus birtuala: ikasleriaren parte hartzea sustatzen da kasu praktikoen bidalketen bidez eta iradokizunen zein proposamenen bidez.
- Diziplina anitzeko Masterra: ezagupen teorikoekin batera, horien aplikazio praktikoa lantzea da formakuntza honen helburua.
- Etengabeko ebaluazioa: irakasleek etengabe ebaluatuko dute ikaslea kasu praktikoekin eta tesina edo ikerketa lanaren bidez. Era berean, ikasle bakoitzaren ikerketa lana gaian aditua den irakasle batek tutorizatua izango da.
Zuzenbideko gradua edo lizentziatura titulua izatea gomendatzen da. Hala ere, sarbidea irekita dago unibertsitate mailako edozein Lizentziatura edo Gradura.
Antolatzailea
