Pilota Fandom proiektua Jaime de los Ríos artistarekin eta Bakarts enpresarekin batera garatu dugu, eta elkarlan horren emaitza hemezortzi kromo digitaleko bilduma liluragarria izan da. Bertan, pilotariak irudikatu ez ezik, kirol horren baloreak eta frontoiak ere ilustratu dira.
Prozesuari buruz aritzean, tentagarria da «atsegingarria» eta «interesgarria» hitzak erabiltzea. Hala ere, aitortu behar dugu egindako lana neketsua ere izan dela.
Pilota Fandom egitasmoa haragitzeko asmoz, ilustratzailea topatzeko deialdi bat ireki genuen. Horrela egin genuen topo Ane Zufiaurre Seijo artistarekin. Ondoren, aipatutako baloreen eta kirolarien zerrenda Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren laguntzarekin lortu genuen eta horrela, irudiak egiteko materialak bidea marratu zitzaigun.