• Euskal Herriko itsas historia San Juan baleontziaren bidetik

Euskal Herriko itsas historia San Juan baleontziaren bidetik

0,00


Datak: 2023/11/08 – 2023/12/20

Iraupena: 15 ordu

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

  • Ikastaro honek 1565ean Canadako Red Bayen hondoratu zen San Juan baleontziaren historia ardatz bezala hartzen du, gertakari historiko horrekin estuki loturiko jarduera ekonomikoei buruzko ikuspegi orokorra egiteko. Jarduera ekonomiko horien artean bale arrantza, basogintza, ontzigintza eta nabigazioa landuko dira. Kurtso honen asmoa ozeanoetan zeharreko nabigazioan oinarritutako Itsas jardueretan beharrezkoa zen ontzi teknologiaren garapenerako Euskal Herrian eman zen espezializazioa azaltzea da.

    Halaber, jarduera ozeanikoek Euskal Herriko ekonomia, gizartea eta paisaia nola moldatu zuten ulertzeko ezagutza ere landu nahi da. Honek guztiak Euskal Herria herri itsastar batean bilakatu zedila bideratu zuen, gure herriaren bilakaera historikoa eta gure lurraldeez gain Espainiako Monarkiaren baitan eta Europako eta Ameriketako beste hainbat lurraldeetan izan zuen eragina ulertzeko funtsezkoa dena.

  • -Bale arrantzak eta ontzigintzak euskal historian izandako funtsezko garrantziaz jabetzea.

    -Euskal ekonomian eta lurralde antolaketan ontzi teknologiaren garapenak izandako eragina ulertzea.

    -Euskal itsas teknologiaren ezaugarri nagusiak bereizten jakitea.

  • Euskal itsas historian giltzarri izan diren ontzigintza, basogintza, bale arrantza… bezalako jarduerei buruzko ezagutzak eskuratu nahi dituen orori zuzendutako ikastaro bat da. Ez da beraz espezialistei bakarrik zuzendutako ekimen bat.

  • Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minututako iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko bat luzatuko zaie ikasleei. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzia bitartez emango dira. Azalpenak modu magistralean emango dira eta ikasleek modu aktiboan hartuko dute parte ikastaro horretan.

    Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

    Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu.

  • Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting


Antolatzailea

Euskal Herriko itsas historia San Juan baleontziaren bidetik

Babeslea

Euskal Herriko itsas historia San Juan baleontziaren bidetik

Irakasleak

Xabier Alberdi Lonbide

Historian doktorea eta euskal itsas historian espezialista.

Hainbat ikerketa historiko-arkeologiko egitasmo zuzendu ditu eta itsas historia lantzen duten zenbait argitalpen ere eginak ditu. Besteak beste, bere doktoretza tesia den Conflictos de intereses en la economía marítima guipuzcoana durante la Edad Moderna-ren argitalpen dijitalaz (UPV/EHU, 2012) gain, azken urteetan argitaratutakoen artean aipagarri dira: “The Victoria, an example of basque maritime technology that enabled the First Circumnavigation of the Globe (1518-1522)” (2021); “¿Fue Elcano un accidente? Aportaciones para la construcción de un nuevo marco interpretativo ajustado a la importancia internacional de la historia marítima vasca” (2021); Elkano eta Euskal Herria. Nola egin zen posible Lehen Mundu Bira (2022).

Gaur egun Donostian dagoen Euskal Itsas Museoaren zuzendaria da eta Albaolako Ikerketa Sailaren zuzendaria.

______________________________________

Xabier Agote Aizpuru
Ondare balioa duten ontzi historikoen eraikuntzan espezialista den ontzigilea.

Albaola Elkartearen (1997), Albaola Itsas Kultura Faktoriaren (2014) eta Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolaren (2017) sortzailea. Zenbait argitalpen eta itsas kulturaren hedapenerako ekimenen egile eta bultzatzaile izateaz gain, ondare balioa duten hainbat ontziren erreplika zientifikoak eraiki ditu. Guztien artean San Juan baleontziaren eraikuntza da aipagarriena UNESCO-ren babesa duena. Hainbat arkeo-nabigazio eta espedizio egina da eta nazioartean oihartzun handia izan duten zenbait ontzi arkeologia egitasmoetan partaide izan da (Red Bay-ko San Juan baleontzia, Cavalaire-sur-mer-eko ontzi-hondarra, Newport-eko ontzi-hondarra…).

Gaur egun, Albaola Elkartek presidentea, Albaola Itsas Kultur Faktoriako zuzendaria eta Donostian dagoen Euskal Itsas Museoko eduki-aholkularia da.

______________________________________________

Mikel Leoz

Itsas ondarearen ikerketan eta hedapenean aditua.

Formazioaz delineatzailea, 20 urtez Gipuzkoako Ikastolen Federaziorako eta Elkar Argitaletxerako ilustratzaile eta liburu diseinatzaile lanetan jarduna, itsas ondarearekin harremana duten gaien ilustrazioan espezializatua. 2001az geroztik Albaola Elkartearen barnean euskal itsas teknologia, arkeologia, historia eta ondarea ikertzen eta hedatzen duten hainbat egitasmotan hartu du parte. Besteak beste, Albaolak sortutako erakusketa nagusienen komisarioa izan da.

Gaur egun, Albaola Elkartearen ontzi eraikuntza egitasmoen zuzendari teknikoa eta itsas ondarearen hedapen egitasmoen arduraduna da.